|
Katu ausart bat. |
|
---|---|---|
|
Katu marroi bati jarri zitzaion buruan lur-arraseko txulotxo batean sartu behar zuela. |
|
etxekoandreak esan zion: Ez hori, ez gazta jatea ez dituk katuen lanak baizik eta saguenak. |
---|
|
Eta katuak, sutsu, dio: (hiztuna baitzen) Sartu nahi dut, bada. probatu nahi dut hori ere. |
---|
|
Etxekoandreak orduan: Hor barruan sartzeko, pazientzia behar duk. Ez dakusak hori txikia dela, eta heu handia haizela? Baina hala nahi baduk, zihoz igurtziko diat ilea. |
---|
|
Eta halaxe egin zuen andreak: katu hori zihoztatu, muturretik isatseraino. katu haren distira! |
---|
|
Hainbeste koipe izaki oinetan, irrist egin du katu horrek, eta hor doa ziztu batean, txulo barrura ezustean, Bai zuzen sartu ere! Eta jabetu zen orduan bi sagu zituela ondoan. |
---|
|
Heldu egin nahi izan zien, baina ez zegoenez lekurik ezta isatsa mugitzeko ere, hau esanez etsi behar izan zuen: Kaixo, egunon! Eta saguak ihesi joan ziren atzeko ate batetik. |
---|
|
Katua bakar-bakarrik geratu zen, eta gutun bat irakurri zuen: "Saguzuloko legea: hemen sekula ez da janik; kanpoan bilatu behar da hura". |
---|
|
Bi asteko baraua egin behar izan zuen katuak, eta kostata ihes egin zuen bizkarra mehetutakoan. |
---|
|
![]() Irakaspena: inor egiteko gauza ez dena egiten baduzu, har zeure gain ondorioak nahiz eta haiek ez gustatu. |
---|